Gernikako bonbardaketan oinarritutako ikuskizuna eramango du Aukeranek Itsas Etxera
Gernika mihise gaineko dantza, Aukeran taldearen ikuskizuna taularatuko dute larunbat honetan, hilak 26, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giro desberdinak sortzeko.
Argiztapenak garrantzia handia du ikuskizunean
Gernika mihise gaineko dantza, Aukeran taldearen ikuskizuna taularatuko dute larunbat honetan, hilak 26, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. 1937ko bonbardaketan oinarritzen den ikuskizuna estreinatu zuen 2009an Aukeranek eta makina bat antzokitik pasatu da. Kontakizuna lehen pertsonan egiten da, bonbardaketa pairatu dutenen izenean. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giro desberdinak sortzeko.
Sarreraren prezioa 10 eurokoa da eta dagoeneko Interneten eros daitezke (komisioarekin). Ikuskizunaren egunean bertan ere jarriko dira salgai Itsas Etxeko leihatilan, emanldia hasi baino bi ordu lehanagotik.