Plaiaundin lehiatu ziren bi taldeak larunbatean; bertakoak indartsu hasi ziren arren, atsedenaren ondoren erlaxatu eta 14-12ko garaipena eskuratu zuten azkenean.
Irun RT Gernikaren aurka (Irudia: Proko Gomez)
Ligaren lehen itzulia amaitutzat eman zuen Irun Rugby Taldeak Gernikaren aurka Plaiaundin irabazi ondoren, larunbatean. 14-12ko garaipena eskuratu zuten bertakoek. Lehen denboran indartsu aritu ziren irundarrak baina atsedenaren ondotik “partidak ia ihes egin zigun erlaxatuegi ginelako”, adierazi dute taldeko kideek.
Hori horrela, kontrolpean izan zuen partida Irun RTk lehen denboran zehar, batez ere, aurrealdean egindako lanari esker. 14-3 adierazten zuen markagailuak epaileak atsedenaldia deitu zuenean. Bigarren zatian bestalde, jokalari irundarrak erlaxatu zirela baliatu zuen Gernikak markagailuan gora egiteko.
Hala, laugarren postuan bukatu du Irun RTk 2014-2015 ligaren lehen itzulia, 29 puntu eskuratuta.