Egiluz hutsarazi du Ertzaintzak, eta bertan zeuden bi gazte hondarribiarrak identifikatu egin ditu. Herritarren babes oihu artean eraman dituzte gazteak.
Egiluz gaztetxera satu da Ertzaintza, hustarazte agindua egikaritzera. Hondarribiko Gazte Asanbaldako bi kide barruan daude, erresistentzia egiteko.
Hilaren 8an eman zuten Egiluz jauregia husteko aginduaren berri. Geroztik, hamarnaka herritarren babesa jaso dute gazteek.
Gaurko agerraldian, hilabeteetan zehar jaso duten babesa guztia eskertu dute, "hori izan delako proiektuari hasiera hasieratik indarra eman diona", eta aurrerantzean ere babes hori beharrezkoa izango dutela esan dute, "orain bizirik mantentzeko". Halaber, errepresioa baztertuta,negoziazioaren aldeko apustua egitera deitu ditu inplikatuta dauden alde guztiak.
Elizak zabaldu du Egiluz jauregia berreskuratzeko prozedura. Kaleratze arriskuan daudela agerian utzi dute eta horren kontrako mobilizazioak iragarri dituzte.
22 bikoteren arteko lehia abiatu da arratsaldeko 16:00etan; denek helburu bera dute begi artean: lehen sariko bi urdaiazpikoak gaurko kuadrillen afarira eramatea.
Dena eta Calathea taldeek girotuko dute gaur gaztetxea. Bihar, Fufu eta Géra taldeen txanda izango da.
Ikasketak indartzeko saioak antolatu dituzte, irakasleen parte hartzearekin.
Hondarribiko Gazte Asanbladak Egiluz jauregia okupatu du. «Bizitza eman» nahi izan diote elizak abandonatuta duen eraikinari. Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar.