
2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Larunbatero izango dira, 16:30etik 18:30era. Tentsioa askatzen, musikarekin jolasten, igeriketan eta kirol egokituan aritzen ikasiko dute.

Udal Kirol Patronatuak, Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegiak kudeatzen dituen Serviociorekin batera, antolatu ditu erronkak, igerilekuak sarri erabiltzen dituztenei zuzenduta. Sei erronka izango dira, distantzia errealetan oinarritutakoak.

Rentoks sofbol taldeak hiru sofbol talde antolatu ditu igande arratsaldean Galtzarabordako kiroldegian jokatuko den txapelketan parte hartzeko: CD Pamplona, Lazkao eta Donostiako Atletiko.