Gaur hasiko dira Galtzarabordako eta Fanderiako festak

San Joan Egunaren bueltan, badute zer ospatu Errenteria-Oreretako Galtzaraborda eta Fanderia auzoetan. Izan ere, bietan ekitaldiz jositako egitarauak prestatu dituzte. Gaur arratsaldean hasiko dira biak ala biak. Hona hemen Galtzarabordako jaien egitaraua (Fanderiakoa hemen dago):   Gaur
  • 19:00etan: Txupinazoa. Gero, Galtza eta Borda erraldoiak auzoan barrena ibiliko dira, buruhandi eta trikitilariek lagunduta.
  • 19:30ean: Toka, bote eta igel txapelketa.
  • 20:00etan: Haur jokoak Parke kalean.
  • 20:00etatik 05:00etara: Helduentzako futbito txapelketa.
  • 22:00etan: Iazko jaien argazki emanaldia, txokolate jatea eta filma. Ondoren, karaokea.
  • 04:00etan: Baratxuri zopa.
  Bihar
  • 09:00etan: Diana Udal Txistulari Bandaren eskutik.
  • 09:00etatik 14:00etara: Moto txikien erakustaldia eta lasterketa futbito zelaian.
  • 11:00etan: Haur jokoak eta tailerrak.
  • 11:00etan: Errenteriako Talogileak.
  • 12:00etan: Kendama tailerra.
  • 12:00etan: Erraldoi eta buruhandien irteera Mandoegi kaletik, Ostargi konpartsaren eskutik.
  • 16:00etan: Mus txapelketa.
  • 16:30ean: Gimkana Babes Zibilaren eskutik.
  • 17:00etatik 19:00etara: Futbito txapelketaren finalak.
  • 18:30etik: Pizza banatuko dute.
  • 19:00etan: Apar festa.
  • 20:30ean: Herri afaria Parke kalean.
  • 23:00etan: Helduen danborrada.
  • 00:30ean: Zezensuzkoa.
  Etzi
  • 09:30ean: Haurrentzako futbito txapelketa (6 eta 14 urtekoentzako).
  • 11:00etan: Amulleta danbor kofradia auzoko kaleetatik ibiliko da.
  • 11:00etan: Xake eta xake erraldoia.
  • 11:00etatik 13:00etara: Puzgarriak.
  • 12:00etan: Galtzaraborda 1964-2014 erakusketa.
  • 13:00etan: IX. Patata Tortila lehiaketa eta errifaren zozketa.
  • 16:00etan: Poker txapelketa.
  • 16:00etatik 19:00etara: Puzgarriak.
  • 17:00etan: Ehoziri lanen erakusketa
  • 17:00etan: Haur danborrada.
  • 18:30ean: Zezenkoak eta poniak.
  • 19:00etan: O’Club taldearen kontzertua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.