Galtzarabordako igerilekua itxiko dute obrak direla eta

Argindar sistema aldatuko dutelako itxiko duten zenbait egunez Galtzarabordako igerilekua, udal kirol patronatuak jakinarazi duenez. Zehazki, azaroaren 4tik (astelehena) 8ra (ostirala) ariko dira lan horiek egiten, 08:00etatik 14:00etan. Horrez gain, gogorarazi dute Galtzarabordako igerilekuetan egiten diren uretarako jarduerak ere bertan behera geratuko direla. Horregatik, Fanderiako igerilekua erabiltzea gomendatu dute. Hori bai, aldagelak irekita egongo direla jakinarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.