Galtzaraborda, Gabierrota eta Pontikako auzo batzarrak, hurrengoak
Auzo batzarren azken txanpan sartu da udala, eta datorren astean izango dira azken hiruak: Galtzarabordan hilaren 31n (astelehena) izango da; Gabierrotan asteartean (apirilak 2), eta Pontikan asteazkenean (apirilak 3). Bakoitzaren auzo elkartean izango dira, 19:00etatik 20:30era.
2011an auzo bakoitzean egindako eskaerak zein egoeratan dauden jakinaraziko diete, eta era berean, berriak bildu 2015eko maiatzera bitartean. Horrez gain, auzozain polizia eredu berriaren gaineko xehetasunak emango dizkiete.
Bertan parte hartuko dute Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak, eta auzoaren arabera, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak ere parte hartuko du.