Galtzarabordako 50 urteko irudien erakusketa

Galtzaraborda auzoan 50 urte hauetan ateratako argazkiekin erakusketa bat osatu dute, eta bihar, apirilaren 30ean, zabalduko dute Xenpelar Etxean. Maiatzaren 14ra arte asteartetik larunbatera dago irekita Xenpelar Etxea, 17:30etik 20:30era. Gure Leku auzo elkarteak prestatu du. Horrez gain, Gure Lekuk aurreratu duenez, maiatzaren 30 eta 31n, festa egingo dute auzoan, eta bertan ere ikus ahal izango da argazki erakusketa ere. Horrez gain, bideoa eta musika ere izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.