Foru kalean, eta futbol zelaiaren eta Hondartza kiroldegiaren atzeko gunean TAO sistema abian jarri dute. Egunero dago martxan, 10:00etatik 20:00etara. Foru kaleari dagokionez, kale honetan erroldatuta daudenek egoiliar txartela Biztanleriaren Arreta Z...
Herriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak. Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan. Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak jan dituzte. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, anfiteatroan. Ikasleek euren ikuskizunak eskaini dizkiete ikusleei, eta baita guraso taldeak ere. Ikastetxeetako ekitaldiak bukatuta, asteburuan herriko tabernen txanda izango da. Dagoeneko mozorrotuta daude. Horrez gain, biharko kale ekintzan ere ospatuko dituzte inauteriak haurrek. Gazte Foruak kontzertuak antolatu ditu, eta Abaraxka Udal Ludotekako bazkideek astelehenean egingo dute inauteri festa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udaletako ordezkariek bilera egin zuten ostiralean, Udal Finantzaziorako Foru Funtsaren gainekoak aztertu eta ordainketa aukerak proposatzeko, beti ere 2011. urteko likidazioari begira. Bertara, Hondarribiko Ud...
Gipuzkoako alkateek bilera egingo dute datorren astearte goizean, 11:00etatik aurrera, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuarekin. Bertan zerga bilketari buruzko informazioa jasoko dute, eta era berean, Udalak Finantzatzeko Funtsean eduki ditzake...
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei datorren asteartean (maiatzaren 22an), Ziriza etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute tokia: “Pasaia biziberritza Gipuzkoaren erronka nagusienetako bat da, eta Gipuzko...