Aldundiak bere egitasmoak aurkeztuko ditu asteartean Zirizan
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei datorren asteartean (maiatzaren 22an), Ziriza etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute tokia: “Pasaia biziberritza Gipuzkoaren erronka nagusienetako bat da, eta Gipuzko...
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei datorren asteartean (maiatzaren 22an), Ziriza etxean, 19:00etan.
Nahita aukeratu dute tokia: “Pasaia biziberritza Gipuzkoaren erronka nagusienetako bat da, eta Gipuzkoak izan beharreko aldaketa Pasaiak ere sumatu behar du”. Asteartean emango dute egitasmoen berri.
Ekitaldian edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, baina aurrez jakinarazi behar da, lekua mugatua delako. Horretarako, bi telefono zenbaki jarri dituzte herritarren eskura: 943 11 23 35 edo 943 11 23 42. Baita helbide elektroniko bat ere: diputatunagusia@gipuzkoa.net.
Ziriza etxera gerturatu ezin dutenek, sarean ere ikusi ahal izango dute ekitaldia, www.gipuzkoaberri.net webgunean.