Ospatu dituzte inauteriak Elizalden eta Haurtzaron
Herriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak. Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan. Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak jan dituzte. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, anfiteatroan. Ikasleek euren ikuskizunak eskaini dizkiete ikusleei, eta baita guraso taldeak ere. Ikastetxeetako ekitaldiak bukatuta, asteburuan herriko tabernen txanda izango da. Dagoeneko mozorrotuta daude. Horrez gain, biharko kale ekintzan ere ospatuko dituzte inauteriak haurrek. Gazte Foruak kontzertuak antolatu ditu, eta Abaraxka Udal Ludotekako bazkideek astelehenean egingo dute inauteri festa.
Herriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak.
Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan.
Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak jan dituzte. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, anfiteatroan. Ikasleek euren ikuskizunak eskaini dizkiete ikusleei, eta baita guraso taldeak ere.
Ikastetxeetako ekitaldiak bukatuta, asteburuan herriko tabernen txanda izango da. Dagoeneko mozorrotuta daude.
Horrez gain, biharko kale ekintzan ere ospatuko dituzte inauteriak haurrek. Gazte Foruak kontzertuak antolatu ditu, eta Abaraxka Udal Ludotekako bazkideek astelehenean egingo dute inauteri festa.