Iniziatiba politikoari bultzada emateko pertsonen bila irtengo da kalera, eta euren oinarri politikoak biltzen dituen manifestua sinatzeko aukera egongo da. Manifestua sinatzeak iniziatiba politikoan parte hartzeko eta kolaboratzeko "ateak irekiak" utziko dituela adierazi dute. Horrela, hiru mahai jarriko dituzte hiru auzotan.
Nafarroa etorbide osoa, Lartzabaldik Iztietaraino, itxita egongo da 09:30etik 13:30era. Horregatik, hainbat aldaketa izango dira etorbide horren inguruko auzoetan.
Datorren astean jokatuko dute Donosti Cup oinarrizko futbolaren 23. ekitaldia, eta, aurten ere, Errenteria-Oreretako bi futbol zelaietan partidak ikusteko aukera izango da. 6.800 futbolarik hartzen dute parte txapelketan.
Udal Kirol Patronatuak, Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegiak kudeatzen dituen Serviociorekin batera, antolatu ditu erronkak, igerilekuak sarri erabiltzen dituztenei zuzenduta. Sei erronka izango dira, distantzia errealetan oinarritutakoak.
Lasterketa 12:00etan hasiko da, auzoko kaleetan zehar, eta bost kategoria izango dira bertan, 1999 urtetik 2008 urtera jaiotako haurrenak. Izena ematea 11:00etan hasiko da.