PSE-EE Fanderiako presari buruz: "Alkateari fitxa mugitzeko eskatzen diogu"
PSE-EEk jakinarazi duenez, azkeneko Hirigintza batzordean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin arazoak zeudela eta Fanderiako presa beraiek diseinatu zuten moduan “zalantzan” jartzen zutela azaldu zieten.
Egoera horretan, Julen Mendoza alkateari “fitxa mugitzeko” eskatu dio PSE-EEk, eta presa eraikitzeko konpromisoa betetzeko: “Obra hau bezalako adostasunik ez duzu lortu alkate jauna, eta Fanderiak ez du merezi zuk eta zure gobernu taldeak ematen ari zareten tratua”.
Urak argi berdea eman ziola proiektuari gogorarazi du talde sozialistak, eta horregatik galdetu du zergatik ez den aurrera eramaten: “Ez dugu ulertzen zergatik dagoen airean aldundiak diseinatutako proiektu bat, horretarako diru laguntzak eman ondoren, Ura bezalako erakunde batek begi onez kusi ondoren, bizilagunek eraikitzea eskatu ondoren, udal talde guztien adostasuna lortu ondoren, kaltetutako enpresaren babes ekonomiko eta lankidetzarako prestutasunaren ondoren, aurrekontuetan partida bat sartu ondoren, ibai ondoan kalterik ez egiteko egokitasun teknikoak egin ondoren, hori eraikitzeko enpresak lortu ondoren eta azkenik, arrainen igoera eta erruteko arazorik ez dagoenean”.