Fanderiako jaietako futbol 5 txapelketaren kanporaketak jokatuko dituzte igandean

Fanderiako jaiak datorren astean izanagatik, haurrentzako futbol 5 txapelketako kanporaketak datorren igandean, hilaren 15ean, hasiko dira. Hiru kategoria egongo dira: Haur Mailakoak (2001ean eta 2002ean jaiotakoak), alebinak (2003 eta 2004an) eta benjaminak (2005, 2006 eta 2007an). Izena emateko Errota tabernatik pasatu beharko da, taldearen izena eta jokalari kopurua —gehienez zazpi izango dira— adieraziz. Partidak Fanderiako zelai balioanitzan jokatuko dituzte. Finalak hilaren 22an jokatuko dituzte, eta denek saria jasoko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.