Enaitz Iparragirre haurraren aldeko jaialdia prestatu du Fanderiako frontoian

Enaitz Iparragirre

Enaitz Iparragirre

Maiatzaren 11n (igandea) Enaitz Iparragirre gaixotasun larri bat duen umearen aldeko pilota jaialdia egingo dute Fanderiako frontoian. Jaialdia 17:30ean hasiko da, eta partida nagusia Olaizola I-Aranburu (herriko pilotaria) eta Mikel Goñi-Otxandorena bikoteek jokatuko dutena izango da. Aurretik, beste partida bat jokatuko dute, lau t’erdian: Iban Jauregi (Errenteria-Oreretakoa da)-Olazabal. Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai, eta dagoeneko eros daitezke honako toki hauetan: Errenteria-Oreretan, Leku-Zaharra, Paraiso eta Onena tabernetan; Lezon, udaleko kultura bulegoan; eta Oiartzunen, Miren tabernan eta Elorsoro kiroldegian. Iparragirrek garun paralisia du, eta zailtasun handiak ditu eguneroko bizitzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.