Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Auzo konpostajea egingo dute Errenteriako hiru auzotan

admin
Bidasoa
2013/11/15
Gaztañon denbora daramate auzo konpostajea egiten, baina laster beste bi auzo batuko zaizkio: Agustinak eta Gaztaño. Gaur aurkeztu dute proba pilotua, eta datorren astean bertan, informazio bilerak egingo dituzte, konposta egiten hasiko diren bi auzo horietan. Asteazkenean, Fanderian izango da bilera, 19:30ean, auzo elkartean; eta ostegunean, berriz, Agustinetan 19:00etan. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak aurreratu dutenez, auzo bakoitzean hogei familiek egingo dute auzo konpostajea; denera, 60 familiek. Norbaitek auzo konpostajean parte hartu nahiko balu, Ingurumen departamenduarekin jarri behar du harremanetan 943 44 96 03 telefono zenbakian edo ingurumena[a bildua]errenteria.net helbidean. Ekimen hori boluntarioa da, eta asmoa zabortegietara hondakin gutxiago eramatea eta sentsibilizatzea dela azaldu du Diezek. Izan ere, zabor poltsa dauden hondakinen %40-50 organikoa dela azaldu du. Auzo konpostajearen aurkezpen bilerak irekiak dira, eta konpostajea ezagutu eta kontzientziatua dutenek nahiz ezagutzen ez dutenei irekia dela jakinarazi du Mikel Urruzola prozesu hori eramango duen Artelatz enpresako ordezkariak. Era berean, bilera horiek Europako Hondakinen Prebentziorako Astearen barruan sartu dituzte. Behin bilera horiek egin ondoren, izena ematen dutenek formazio zehatza jasoko dute. Urruzolak gaineratu duenez, egun batean jasoko dute, eta bi ordu ingurukoa izango da, ideia orokor eta pauta zehatz batzuk emateko. Auzo konpostajean auzo horietako bizilagunek parte hartu ahal izango dute. Horiek auzoan bertan egingo duen auzo konpostajerako gunera sartzeko giltza bat izango dute. Gune hori hesitua egongo da. Zortzi konpostaje kutxa izango dira, bakoitza 700 litrokoa. Egiturazko lau bidoi ere jarriko dituzte. Datorren urte hasierarako, martxan Otsaila-martxoa aldera auzo konpostajea egiteko moduan izango direla bizilagunak aurreratu du Ferradasek. Aurretik, obren lizitazioa aurrera eraman behar dute, eta bizilagunen zerrenda osatu. Egitasmoa martxan jarri ondoren, emaitza positiboak lortuz gero, aurrera begira, herrira zabaltzeko asmoa dutela ere gaineratu du Diezek. Era berean, herrian egingo diren zuhaitzen kimatzetako hondakinak hara eramateko asmoa agertu du. Dagoeneko, Gaztañon martxan dute auzo konpostajea, eta oro har, kontzientziatzea garrantzitsua dela nabarmendu du hori egiten ari den auzotar batek. Agustinetako beste auzotar batek esperientzia zer moduz doan galdetuta, erantzun dio sagutxo edo eltxoak izaten dituztela. Hala ere, behin Gaztañon arazo horiek detektatuta beste auzoetan horiek ez errepikatzeko moduak jarriko dituztela aurreratu du Diezek. Gaztañon, modu berean, hobekuntzak egingo dituztela adierazi du.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.