Fanderiako auzo batzarra
Auzo batzarren errondari jarraituz, joan den asteko azkenak Beraun eta Fanderian egin zituen udalak. Beraunen joan den asteazkenean egin zuten bilera, eta udalaren arabera, ehun lagunek parte hartu zuten Hurrengo egunean izan zen Fanderiako bilera, eta orduan 30 lagunek parte hartu zutela jakinarazi diu.
Bertan 2011n egin zituzten eskaeren egoera jakinarazteaz gain, kexa eta eskaera berriak entzun zituzten Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak.
Horrez gain, Fanderiako batzarrean Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia izan zen arlo horretako egoeren berri ematen. Beraungo batzarrera, berriz, Jon Txasko Trafiko zinegotzia batu zen.
Bi auzoetan eman zituzten ezartzekoak diren auzozain polizia eredu berriaren gaineko azalpenak.
Beraungo eskaeren egoera
Fanderiako eskaeren egoera
Hurrengo auzo batzarrak