
Auzo elkarte guztiak bildu eta Korrikaren eguna ospatuko dute martxoaren 21ean. San Juan plazan egingo dute ospakizuna, baina auzo guztietatik egingo dira bertaratzeko zutabeak.

Programazio zabala antolatu dute hurrengo asteetarako Korrikaren harira. AEKren ekimenez, herriko eragile ugariren laguntza izan dute antolakuntzan.

25 urte bete diru Antxeta Irratiak. Behe Bidasoko informazioa euskara hutsean ematen duen komunikabide bakarra da, eta egoera "ezin hobean" dago egun.

31. Euskal Azoka egiten ari dira gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Goiza eder joan da; arratsaldean, askoz gehiago.

Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala plazaratu du Hondarribiko Udalak. Euskararekiko hainbat konpromiso hartu dituzte.

Euskararen Kriseilua Hondarribiko hiru eskoletan banatu da. LH3ko haurrek kriseilu bat eraman dute etxera, eta pizterakoan, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, bakoitzak ahal duen moduan.

Hilaren 21ean izango da errezitaldia, Oiasso Museoan, 19:00etan hasita. Doan da, baina tokiaren erreserba egin behar da.

Sara Bensaoulak eta Iñigo Legorburuk irabazi dute Blaganek laugarrenez antolatu duen lehiaketa. Iaz baino 24 lan gehiago jaso dituzte; 81 guztira.

Egitasmoaren xede da gazteen artean euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea. Talaiako DBH4ko ikasleak izan dira bertan.

Euskara praktikatzeko saioetan izena emateko epea irekia dago jada. Astean behin izan ohi dira saioak.

'Kilik euskarari!' lelopean, gaur aurkeztu dituzte euskara eta euskal kultura sustatzeko hirian egingo dituzten jarduerak.

2-8 urteko haurrak dituzten familiek euskara normalizatzea helburu duen programan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 13ra arte.

Euskara sustatzeko eta ikusarazteko 'Euskaraz barra-barra' programa abiarazi du dendetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

'Iraganaren lekuko, Euskal Herriaren historia' liburua aurkeztuko dute bihar euskararen eguneko egitarauaren harira, CBAko ekitaldi aretoan.

Matrikulazio epea itxita dagoen arren, oraindik hainbat maila eta ordutegitan eman daiteke izena. Ikasturtea 2025eko urriaren 2an hasi eta 2026ko ekainaren 7an amaituko da.

Irailaren 12a izango da matrikulatzeko azkeneko eguna; modu telematikoan egin beharko da. Ikasleen onarpenean berritasunak izango dira.

Guztira 561 gaztek parte hartuko dute uda honetan Solas Jolas udalekuetan. Bigarren txanda abiatu berritan, Iguiñiz Lekaenea LHIn izan da bisitan.

Biharko antolatu du Udalak Euskaraldi ondorengo batzarra. Areto Nagusian egingo dute, 18:30ean.

Euskaraldian egindako lanaren inguruan hausnartu eta euskara sustatzeko lanari jarraipena emateko dauden aukeren inguruan hausnartzeko helburua du bilerak.