Alex Agirretxek beste garaipen bat eskuratu du, oraingoan Euskadiko Duatloi Txapelketan. Asteburuan jokatu dute Arrigorriagan (Bizkaia) eta atleta errenteriarrak lortu du garaipena. Lasterketa osatzeko 12 kilometro egin behar zituzten korrika, 75 kil...
Lau domina irabazi dituzte Honbuko kirolariek Espainiako Txapelketan; Europan ere maila ona eman dute Espainiako Kenpo Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Madrilen. 200 kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten lehian, eta Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko lau kirolarik domina bana eskuratu zuten. Marina Amorinek urrea irabazi zuen, Jon Ander Rodriguezek eta Ioritz Irazustak zilarra, eta Alain Basasorok brontzea. Marina Amorin eta Alain Basasasoro, bestalde, Europako Nippon Kenpo (kenpo japoniarra) Txapelketan izan ziren pasa den martxoaren 31n Estrasburgon, eta laugarren postua eskuratu zuten biek, bakoitzak bere mailan. Alain Isasa, Beñat Etxarte eta Pedro Rekalde ere lehiatu ziren, eta maila altua erakutsi arren, ez zuten lehen postuetan sartzea lortu. Gipuzkoan eta Euskadin ere Martxoaren 24-25eko asteburuan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatu zituzten Eskoriatzan (Gipuzkoa). Guztira, 120 euskal kirolari lehiatu ziren, eta txapelketa horietan ere, maila altua dutela erakutsi zuten Honbuko kirolariek. Hainbat domina eskuratu zituzten bai Gipuzkoakoan, baita Euskadikoan ere (behean). Honbuko arduradunak oso pozik daude bertako kirolariek lortutako emaitzekin, eta lanean jarraituko dutela adierazi dute. Azkeneko txapelketetan lortutako postuak Espainiako Txapelketa Marina Amorin. Emakumeak, Helduen Maila. Lehen postua, puntukako borrokan. Bigarren postua, borroka jarraian. Jon Ander Rodriguez. Gerriko beltzak, 70 kilotik behera. Bigarren postua, puntukako borrokan. Bigarren postua, borroka jarraian. [...]
Pasa den asteburuan Eskoriatzan jokatu zituzten Gipuzkoako Kenpo Txapelketa eta Euskadiko Kenpo Txapelketa. Bietan parte hartu zuten Honbuko kenpo kirolariek. Guztira, 28 aldiz lortu zuten lehenengo hiru postuetan sartzea. Emaitzekin oso pozik daude Ho...
Indarrak neurtu dituzte gaur eguerdian Euskadiko eta Kubako selekzioak Artaleku kiroldegian jokatutako partidan. Lehia orekatua izan arren, euskaldunak izan dira azkenean garaile.
Euskadi etorbidearen asfaltatze lanak hasiko dituzte aste honetan. Udalak zehaztu duenez, hiru fasetan egingo dituzte lanak: Lehenik eta behin eraberritu duten kaletaren zatia asfaltatuko dute; ondoren, Gomistegiko biribilgunean hasi eta Azkuene kaleko sarrerarainoko zatia asfaltatuko dute eta, azkenik, Lasa zena eta Arrandegi kalera arteko zatia. Ondoren Jaizkibel kalea asfaltatuko dutela iragarri du Udalak.
Hondarribiko Arraun Elkarteko zortzikoak aulki mugikorreko denboraldia emaitza bikainekin bukatu du. Mikel Orbañanosen mutilek Gipuzkoako Txapelketa poltsikoratu zuten igandean Orion, eta Euskadiko onenak direla erakutsi zuten asteartean Legution (Araba). Hondarribiko taldeak iaz ere bi txapelketa horietan lehenengoa izatea lortu zuen, eta aurten bi ontzirekin lehiatzea erabaki zuten. Bigarren taldea ere, lan bikaina eginda, hirugarren sailkatu zen bi probatan. Aulki mugikorreko probarik garrantzitsuenak dira Gipuzkoakoa eta Euskadikoa. Bosgarren garaipena Gipuzkoako proba hilaren 15ean bertan behera gelditu zen, epaileek denborak hartzeko arazoak izan zituztelako, eta igandean egin zuten. Hondarribiarrek Orio garaitzea zuten helburu, eta baita lortu ere. Sei segundo atera zizkieten oriotarrei, eta hamalau hirugarren izan zen berdeen bigarren ontziari. Donostia Arraun izan zen laugarrena helmugara iristen, hemezortzi segundo beranduago. Ur Kirolak-ek kanporaketetan finalean lehiatzeko aukera galdu zuen. Hondarribiarrek bosgarren urtez ekarri dute Gipuzkoakoa etxera. Orain, trainerua Asteartean Legution Euskadikoa Hondarribiarentzat izan zen, Orio izan zen bigarrena, Hondarribia B hirugarrena, eta Ur Kirolak laugarrena. Emaitzak horiek eskuan, traineruen denboraldiari begira jarri dira Mikel Orbañanosek entrenatzen dituen arraunlariak. Sasoi ona izan zen iazkoa, eta aurten hori hobetzea dute helburu.