Indarrak neurtu dituzte gaur eguerdian Euskadiko eta Kubako selekzioak Artaleku kiroldegian jokatutako partidan. Lehia orekatua izan arren, euskaldunak izan dira azkenean garaile.

Ereserkia entzun eta isiltasun minutu bat gorde dute
Eskubaloiko Euskadiko selekzioa Kubakoaren aurka lehiatu da gaur eguerdian Artaleku kiroldegian. Hainbat urteren ondoren, berriz ere eskubaloiko euskal selekzioa ikusteko aukera izan dute zaleek eta oraingoan gainera, emakumeen arteko lehia izan da protagonista. Maila altua demostratu dute bi taldeek eta markagailuak era orekatuan aurrera egin duen arren, azkenean, 30-29ko garaipena eskuratu dute bertakoek.
Partida hasi aurretik talde bakoitzaren ereserkia entzun dute Artalekun bildutakoek. Horrez gain, larunbatean hildako Juan Jose Diaz de Monasterioguren Euskal Federazioko diruzainaren omenez isiltasun minutu bat gorde dute.