Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu Hondarribiko zortzikoak
Hondarribiko Arraun Elkarteko zortzikoak aulki mugikorreko denboraldia emaitza bikainekin bukatu du. Mikel Orbañanosen mutilek Gipuzkoako Txapelketa poltsikoratu zuten igandean Orion, eta Euskadiko onenak direla erakutsi zuten asteartean Legution (Araba). Hondarribiko taldeak iaz ere bi txapelketa horietan lehenengoa izatea lortu zuen, eta aurten bi ontzirekin lehiatzea erabaki zuten. Bigarren taldea ere, lan bikaina eginda, hirugarren sailkatu zen bi probatan. Aulki mugikorreko probarik garrantzitsuenak dira Gipuzkoakoa eta Euskadikoa. Bosgarren garaipena Gipuzkoako proba hilaren 15ean bertan behera gelditu zen, epaileek denborak hartzeko arazoak izan zituztelako, eta igandean egin zuten. Hondarribiarrek Orio garaitzea zuten helburu, eta baita lortu ere. Sei segundo atera zizkieten oriotarrei, eta hamalau hirugarren izan zen berdeen bigarren ontziari. Donostia Arraun izan zen laugarrena helmugara iristen, hemezortzi segundo beranduago. Ur Kirolak-ek kanporaketetan finalean lehiatzeko aukera galdu zuen. Hondarribiarrek bosgarren urtez ekarri dute Gipuzkoakoa etxera. Orain, trainerua Asteartean Legution Euskadikoa Hondarribiarentzat izan zen, Orio izan zen bigarrena, Hondarribia B hirugarrena, eta Ur Kirolak laugarrena. Emaitzak horiek eskuan, traineruen denboraldiari begira jarri dira Mikel Orbañanosek entrenatzen dituen arraunlariak. Sasoi ona izan zen iazkoa, eta aurten hori hobetzea dute helburu.
Hondarribiko Arraun Elkarteko zortzikoak aulki mugikorreko denboraldia emaitza bikainekin bukatu du. Mikel Orbañanosen mutilek Gipuzkoako Txapelketa poltsikoratu zuten igandean Orion, eta Euskadiko onenak direla erakutsi zuten asteartean Legution (Araba). Hondarribiko taldeak iaz ere bi txapelketa horietan lehenengoa izatea lortu zuen, eta aurten bi ontzirekin lehiatzea erabaki zuten. Bigarren taldea ere, lan bikaina eginda, hirugarren sailkatu zen bi probatan. Aulki mugikorreko probarik garrantzitsuenak dira Gipuzkoakoa eta Euskadikoa.
Bosgarren garaipena
Gipuzkoako proba hilaren 15ean bertan behera gelditu zen, epaileek denborak hartzeko arazoak izan zituztelako, eta igandean egin zuten. Hondarribiarrek Orio garaitzea zuten helburu, eta baita lortu ere. Sei segundo atera zizkieten oriotarrei, eta hamalau hirugarren izan zen berdeen bigarren ontziari. Donostia Arraun izan zen laugarrena helmugara iristen, hemezortzi segundo beranduago. Ur Kirolak-ek kanporaketetan finalean lehiatzeko aukera galdu zuen. Hondarribiarrek bosgarren urtez ekarri dute Gipuzkoakoa etxera.
Orain, trainerua
Asteartean Legution Euskadikoa Hondarribiarentzat izan zen, Orio izan zen bigarrena, Hondarribia B hirugarrena, eta Ur Kirolak laugarrena.
Emaitzak horiek eskuan, traineruen denboraldiari begira jarri dira Mikel Orbañanosek entrenatzen dituen arraunlariak. Sasoi ona izan zen iazkoa, eta aurten hori hobetzea dute helburu.