Euskadi etorbidea asfaltatzen hasiko dira aste honetan
Euskadi etorbidearen asfaltatze lanak hasiko dituzte aste honetan. Udalak zehaztu duenez, hiru fasetan egingo dituzte lanak: Lehenik eta behin eraberritu duten kaletaren zatia asfaltatuko dute; ondoren, Gomistegiko biribilgunean hasi eta Azkuene kaleko sarrerarainoko zatia asfaltatuko dute eta, azkenik, Lasa zena eta Arrandegi kalera arteko zatia. Ondoren Jaizkibel kalea asfaltatuko dutela iragarri du Udalak.

Aurreikusi dutenez, eta eguraldiak laguntzen badu, sanjoanetarako bukatuko dituzte lanak. Asfaltatze lanak bukatuta, kale altzariak jartzeari ekingo diote, eta horrekin bukatutzat emango dituzte lanak Euskadi etorbidean.