
Lurdes Oiartzabal kirolari lezoarra
Atxintxika taldeko Lurdes Oiartzabal kirolari lezoarrak irabazi du Euskadiko Duatloi Txapelketa. Igandean jokatu zen Mungian eta Oiartzabalek lau segunduko aldearekin garaitu zuen Maria Mendive, bigarren sailkatua. Lasterketan lortu zuen garaipena Oiartzabalek.