Ostadar-Langaitzeko arku tiratzaileak, Euskadiko txapeldun
Endika Garcia, Josu Illarramendi eta Iñigo Machiok osatutako Ostadar-Langaitzeko arku tiratzaile taldea Euskadiko Txapeldun izan dira taldeka, Absolutu mailan. Garrantzia bereziko garaipena da, kontuan hartuta, Illarramendi Kadete Mailako arku tiratzailea dela 15 urte baititu, eta Garcia Haurren Mailakoa, 13 urterekin. Machio seniorra da.
Finala, Zierbenako Gezaleria taldearen kontra jokatu zuten, iazko txapeldunak, baina lan bikaina egin zuten Errenteria-Oreretako mutilek.
Orain arte egindako lana berretsi dute garaipen honekin, Illarramendi Gipuzkoako txapeldun izan baita.