
Balazta elkarteak Europako Mugikortasun Astearen baitan antolatu zituen jarduerak. Aurreko astean egitekoak ziren, baina eguraldiarengatik astebete atzeratu dira.

Europako Mugikortasun astearen harira, hainbat ekimen antolatu ditu udalak herriko eragileekin batera. Autoak ez erabiltzearen aldeko kontzientziazioa du helburu egitasmoak.

Jeltzaleek batzorde baten eraketa eskatu dute, autobus zerbitzuaren galerak identifikatzeko eta hobekuntzak aztertzeko. Geltoki gehiago eskatu dituzte, eta baita ere zerbitzuari buruzko informazio hedapen handiagoa.

Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, autorik gabeko hamarnaka jarduera antolatuko dituzte hilaren 17tik 21era bitarte.

Merka2dasoak hilaren 20an bigarren eskuko bizikleten azoka antolatuko du; bizikleta bat salgai jartzeko aurretik izena eman beharko dute.

Bihar Autorik Gabeko Mundu Eguna da, eta hiriko ikastetxeek 'Eskola Bidea' eta 'BiziBus' egitasmoak gauzatuko dituzte. Iniziatiba horien helburua da ikasleak segurtasunez eta beren kasa mugitzea.

Azoka ibiltaria Irunen izango da igandean Igandero egitasmoarekin bat eginez, 10:00etatik 14:00etara. Helburua da herritarrak klimaren inguruan sentsibilizatzea eta mobilizatzea.