Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugikortasun jasangarria sustatzeko programazioa aurkeztu dute

Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, autorik gabeko hamarnaka jarduera antolatuko dituzte hilaren 17tik 21era bitarte.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/09/11

Gaur egun, Irungo kaleak ibilgailuz beteta daude. Horietako askok ibilgailu pribatuak dira, eta egunero harat honat ibiltzen dira hiriko errepideetatik barrena. Datorren astean, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, garraio jasangarria sustatzeko eta autorik gabeko mundua irudikatzeko hamarnaka jarduera antolatuko dituzte. Hilaren 17tik 21ra bitarte, garraio publikoak, eta batez ere, bizikletek hiriko kaleak hartuko dituzte. Jarduera hauen bitartez, herritarrak mugikortasun jasangarriak duen onurez sentsibilizatzea eta kontzientziatzea nahi dute. 

“Udalean, zinez sinesten dugu mugikortasun jasangarrian. Gure apustua irmoa da, eta lan egiten ari gara Irun hiri jasangarria izan dadin, ingurumenarekiko adeitsua”, adierazi du Sergio Javier Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak. Iñigo Berges Herritarren Bizikidetzarako ordezkariak ere Javierrekin bat egin du: “Horrexegatik, mugikortasunaren funtsa ez da soilik nola mugitzen garen: errespetuan, erantzukizunean eta bizikidetzan ere datza”.

Aurten, gainera, hainbat proiektu martxan jarriko dituzte. Alde batetik, BIZIminutua estreinatuko dute. Hiriaren mapa bat eskainiko dute, hirian dauden distantzien denborak kalkulatzen dituena bizikletaz joateko. Proiektu honen gaineko informazio xehetua eta mapak datozen asteetan banatuko dituzte hiriko hainbat puntutan. Bestalde, Elatzeta eta Eguzkitzako ikastetxeen inguruko trafikoa baretzen duen Muxu eta Agur sistema urte osora zabalduko dute. Honela, maniobra arriskutsuak murriztu eta eskola ingurune seguruagoa lortuko dute. 

Balazta, Nagusilan eta Plaiundirekin elkarlanean, Nagusikletaren edizio berria martxan jarriko dute. Mugikortasun murriztua dutenentzako eta bakardadeari aurre egiten laguntzeko programa da. Trizikloak erabiliko dituzte hirian barrena ibilbideak egiteko. 

Hilaren 20an, bizikleta martxa herrikoia

Ostegunetik larunbata bitarte, bizikletan ikasteko tailerrak eta hainbat ikuskizun eskainiko dituzte hainbat puntutan. Igande goizerako egitasmo ugari antolatu dituzte kontuan hartuta Kolon pasealekua, igandero bezala, trafikoarentzako itxita egongo dela. Jolasak, tailerrak, bigarren eskuko bizikleten azoka Zabaltza plazan, eta bizikleta martxa herrikoia egingo dituzte. Tailerretan parte hartzeko izena eman beharko dute udal webgunean.

11:30ean Zabaltza plazatik hasita, Plaiaundirainoko bizikleta martxa herrikoia egingo dute aurten ere. Plaiaundira heltzean haur zein gurasoek hamaiketakoa izango dute, bueltako biderako indarra izateko. Jende askok parte hartu izan du aurreko edizioetan, eta aurten ere kaleak bizikletaz betetzea espero dute. 

Programazioa Autorik gabeko Munduko Egunarekin amaituko da. Hilaren 21ean, astelehenarekin, Kolon pasealekua igandeetan bezala trafikorako moztuta egongo da, 10:00etatik 19:00etara. Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren arteko tartean bizikletak eta trizikloak erabiltzeko aukera izango dute. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, bizikletan modu seguruan ibiltzeko tailerra egingo dute Ibarlako Bide Heziketako zentroan. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.