
Igandean (hilak 26) 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo dute OinHerri elkarteak deituta. Orain arte erakutsi duten jarreragatik zorionak emango dizkiete, laster kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatuko dute, baina batez ere, haurren eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada bihurtu nahi dute iniziatiba.

Datorren martxoaren 16an Amnesty Internationalek prestatutako 'Ba al goaz aurrera? Emakume eta neskatxen eskubideak' erakusketari hasiera emango diote Irunen.

Aurten ere, emakumeek jai tradizionalean gizonen baldintza berak izateko eta emakumeak naturaltasunez onartzea eskatu dute.

Bizitza Jokoan kanpainaren barnean, argazki erakusketa bat antolatu du Mugarik Gabe GKEak. Hondarribiko Liburutegian egongo da, ostiraletik martxoaren 16a arte.

Elkarrekin Podemosek Langileen Batzordearekin bilera bat egin zuen, udaletxeko eta eskolako langileen artean dagoen kezka helarazteko.

Streets for kids Europako kanpainarekin bat egingo dute Belaskoenea, Eguzkitza eta Dunboa ikastetxeek. Haurrentzako bide seguruak aldarrikatuko dituzte.