Atez atekoaren kontrako mozioa aurkeztu duten herritarrek PSE-EEren "injerentzia" salatu dute
Plenoaren datari eusteko eskatu diote gobernu taldeari Pasaitarren Eskubideak izenarekin atez atekoaren kontrako mozioa aurkeztu duten herritarrek. PSE-EEren “injerentzia” salatu du Pasaitarren Eskubideak taldeak, Trintxerpeko atez atekoaren kontrako lan taldeak deitu duen batzarrarekin bat egin ez dezan, sozialistek plenoaren data aldatzeko eskatu dutelako. “Mozioaren aurkezleek ez dugu inongo alderdi politikorekin loturarik, injerentzia honen kontra gaude eta mozioa hurrengo plenoan eztabaidatu dadin nahi dugu”, esan dute.
Manifestaziorako deia
Bide batez, ostegunean Pasai Antxon egingo duten manifestaziora biltzeko deia egin du Pasaitarren Eskubideak taldeak. Atez atekoaren kontrako manifestazioa 19:00etan irtengo da, Gure Zumarditik.