
Ertzaintzak gertatutakoaren ikerketa abiarazi du, eta lehenengo ikerketen arabera suzko arma batekin egindako lesioen ondorioz izan da.

Erreforma helegitea jarriko du orain akusazio partikularrak, baita apelazio errekurtsoa ere Gipuzkoako Auzitegian.

Ertzaintzak foam pilota bat jaurti eta ostikada bat eman zion Zabarteri 2024ko martxoaren 5ean, Realaren eta Paris Saint Germainen arteko partidaren aurretik. Ondorioz, hamar egun eman zituen ospitalean, Zaintza Intentsiboen Unitatean, burmuineko odoljarioa eta garezurreko hausketa zituelako.

Amaya Zabarte eta Joseba Novoarekin izan da HITZA. Iaz Ertzainak foam pilota bat jaurti eta ostikada bat eman zion Zabarteri, eta ordutik justizia exijitzen aritu dira, tinko. Bihar, elkarrizketa osoa astekarian.

Ertzaintzak beste lau biktimen salaketak jaso ditu eta ikerketak irekita jarraitzen du. Atxilotuaren etxean beste hainbat ebidentzia topatu dituzte hainbat gailu informatikoetan.

Plan espezifiko bat ondu dute hiriko "segurtasuna areagotzeko": agente gehiago ibiliko dira gaueko aisialdi guneetan.

Calafellen atxilotu dituzte bi gizonak eta espetxeratzeko agindua eman du Irungo epaitegiak.

Realaren partidaren aurretik, Ertzaintzaren pilotakada batek zauritu zuela deklaratu du irundarrak. Segurtasun departamentuak ukatu egiten du pilotakada.

Asteazken arratsaldean zirkulazio istripu bat izan zen Irunen. Gidarietako bat bihotz biriketako geldialdian sartu zen, eta Ertzaintzak jakinarazi du atzo hil zela Donostia ospitalean.

Bi polizien jarduketa ildoak zehaztu dituzte. Segurtasun eta Bizikidetzarako Itunaren parte da akordio hau.

Udalak eraikinaren jabetzak erosi ondoren, degradazio egoeran dagoen eraikina eraisteari ekin dio espazio publikoa hobetzeko.

Ezbeharra Palmera Montero inguruko soto batean izan da, eta Ertzaintzaren arabera gas leherketa batengatik izan da.

Arropaz aldatzen ari ziren bitartean eskuko telefonoarekin grabatzen ari zen; atxilotua 40 urteko gizona da.

Udala aukera bat aztertzen ari da, eta udal ordezkariek aurreratu diete jada ideia Larreaundi-Olaberria auzoko bizilagunei.

Ikerketa ekainean abiatu zuten Ertzaintzak eta Irungo Udaltzaingoak. Kalamuarekin harremana duten gaiak saltzen dituen saltoki bat miatu dute.

Bi herrietako pabiloi banatan aurkitu ditu poliziak landareak. Saltzeko prest ziren 42 kilo marihuana ere konfiskatu ditu. Bi pertsona ikerketapean daude.

Larunbat iluntzean izan zen gertakaria. Bi erasotzaileak atxilotu zituzten, eta biktima ospitalera eraman.

Astelehen iluntzean izan zen gertakaria. Ertzaintza bertaratzerakoan, 24 urteko gaztea atxilotu eta epaileen eskuetan utzi zuten. Azkenean, atxilotua izan da.

Erasoa beste bi pertsonekin egin izana leporatu dio Ertzaintzak eta besteen bila dabiltza. Erasotua bizikletan zebilen eta jasotako kolpeagatik ospitalera eraman zuten.

Hazia tabernan izango da, eta txartelak Hazian eta Deporren eskura daitezke, 11 euroan. VOX-ek ekitaldi bat egin zuen apirilean San Migel auzoan, eta bi pertsonek salaketa administratiboa jaso dute. Lortutako dirua isun horiek ordaintzeko izango da.