Udalak Elizatxo etorbideko erabilerarik gabeko eraikina eraitsiko du
Udalak eraikinaren jabetzak erosi ondoren, degradazio egoeran dagoen eraikina eraisteari ekin dio espazio publikoa hobetzeko.
Gaur goizeko irudia.David Nuño Mugimendu handiko goiza bizi izan dute Elizatxo etorbideko bizilagunek. Udalak erabilerarik gabeko eraikin bat eraisteari ekin dio, eraikinaren jabetza erosi ondoren. Etxebizitzaren titulartasunaren erregularizazioaren zain zegoen udala, eta gaur goizean bertan erosketa formalizatu dute. Bertara, Udaltzaingoa eta Ertzaintza gerturatu dira eta segurtasun perimetroa ezarri dute eraikinaren inguruan. Behin eraikina agindu judizialaren bidez hustuta, degradazio egoeran dagoen eraikina eraisteko eremua hesituko dute.
Honela, erabiltzen ez diren eremu eta eraikinak berreskuratuko ditu udalak, herritarrentzat erabilera berriak emanez. “Udalak degradatutako eraikinen jabetzak erosten ditu, titulartasun publiko zein pribatukoak, eragin ditzaketen hiri-narriadurako egoerei aurre hartzeko”.
Elizatxo etorbideko eraikinaren kasuan, 2024tik hura erosteko eta eraisteko diru kopuru bat prestatuta zuen udalak, baina udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik etxebizitzaren erosketa atzeratu egin behar izan dute.

