
Osasun fisikoa eta kirola izango dituzte gozagai Irungo Emakumeen Etxean apirilaren erdialdean. Hala, hilaren 14tik 18ra orientazio prestakuntza saio bat, hitzaldi bat, eta irteera bat egingo dituzte.

19:00etarako deitu dute mobilizazioa, Istillaga plazan, 'Bai berdintasunari, bai feminismoari' lelopean.

Posta elektronikoz mehatxuak eta gorroto mezuak jaso dituzte. Salaketa jarri dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Emakumeen Etxea Elkartearen asanbladaren parte izateko interesa duen emakume orori, apirilaren 3a baino lehen, izena emateko deia egin diote.

Zortzi saio izango dira, guztira, eta hilean behin egingo dituzte Palmera Monteron. Obrak ere aurki esleitzeko asmoa agertu du udalak.

Behin behineko gunea Ikust Alaia eraikinean kokatu dute. Istillaga plaza 8 zenbakiko lanak, 2021. urtea amaitu baino lehen bukatzea aurreikusten dute.

Alarma Egoeraren dekretuan jasotako murrizketen harira hartu dute erabakia. Aurrez aurreko topaketak antolatu arte itxarotea erabaki dute prozesuan parte hartu duten 94 emakumeek.

Su Txikian Elkarteak Irungo Udalari egotzi dio bileren egutegia azken momentuan behin baino gehiagotan aldatu izana, emakumeen beharrak alde batera utziaz.

387 eraso matxista izan dira Oarso Bidasoan aurten. Mugimendu feminista behin eta berriz ari da neurri integralak eskatzen indarkeria matxistari aurre egiteko.

Irun eta Hondarribiko emakumeak elkartzen dituen Su Txikian elkarte feministak urteak daramatza eskualdeko Emakumeen Etxea irekitzeko lanean. Bihar, Irunen, etorkizuna diseinatzeko bilerara deitu dituzte emakumeak.

Minbiziaren Mundu Egunean, otsailaren 4an alegia, 'Hitz egin dezagun minbiziaz emakumeen artean' solasaldia izango da Emakumeen Etxean.

Proiektuaren prozesua aurrera doa eta bertan "gozatu, elkar zaindu eta ahalduntzeko" toki bat sortzeko asmoa dute.