
Aurreko asteko udaberri giroa negu betean bihurtu da azken orduetan. Hondarribian elur gutxi bota duen arren, Jaizkibel mendia zertxobait zuritzeko adina izan da.

Elurra berriz ere ikusteko aukera dago datozen egunetan. Euskalmetek iragarri duenez, gaur gauean eta bihar batez ere, prezipitazioak eta hotza batuko dira.

Irun zuri altxa da gaur. Horrek arazoak eragin ditu hirian. Adibidez, Irunbusen zerbitzuak ez dabiltza, eta TAOrik ere ez dago.

Gaur, baina bihar eta etzi batez ere, elurra ikusteko aukera izango da Oarsoaldean eta Bidasoan. Hala iragarri du Euslametek.

Iragarpenak bete dira eta elurra itsas mailaraino iritsi da gaur goizean

Gabriel Kortak (Donostia, 1951) Elurra galtza motzetan poema liburua argitaratu du, bere bosgarren lana. Hala nola, bakardadeari buruz hausnartu du Kortak lan honetan: “Badakizue, askatasunaren prezioa bakardadea dela”, adierazi du liburuar...

Gaur gauean elurra egin dezake Oarso Bidasoan, eta antzerako iragarpena egin dute biharko ere, mendietan zein itsas mailan. Ez omen du asko zurituko, baina elur maila kostalderaino jaitsiko da. Tenperaturak zero azpitik kokatuko dira eta gauero izoztu dezake, baita bihar egunez ere. Larunbata arte ez dute termometroek goranzko joera hartuko. Ostegun goizean elur malutak botatzen hasi zenetik, denboraleak buruhauste bat baino gehiago eragin ditu han eta hemen. Hala, Oarsoaldean batez ere, larunbat eguerdian hasi zen elurteak errepideak kolapsatu egin zituen Trintxerpe eta Oiartzun bitartean. Antxon, N-1 errepidea itxita egon zen hainbat orduz, eta barrutiaren saihesbide berria ez zuten zabaldu elurra kentzeko makinak agertu ziren arte. Errenteria-Orereta ere ederki zuritu zen, eta goialdeko auzoetako maldetan —Beraunen batez ere— arazoak izan zituzten herritarrek. Oiartzunen eta Lezon ere ederki asko zuritu zituen bazterrak elurrak. Larunbat goizean elur dezente bota zuen ere Hondarribian, eta eguerdirako hiriko auzo guztiak zurituta zeuden, baita hondartza ere. Horregatik, ezin izan zuten abiatu Euskal Herriko Arrantza Txapelketa. Musika Eskolako ikasleek ere ezin izan zuten santa eskean atera. Irunen ere elurra egin zuen, baina ez zuen arazo gehiegirik sortu. Iragarpenak betetzen ari zirela ikusita, aldez aurretik bertan behera utzi zituzten, esaterako, asteburuko eskola kirol ekitaldi guztiak. Gainera, izotzak afizionatuen kirol gehienetako [...]

Eguraldia hobetu arte ehiza debekatu du udalak

Asteazkenean zuri-zuri agertu ziren Bidasoko herrietako bazterrak. HITZAk Hondarribiko eta Irungo irudiak jaso zituen. Honakoak dira.

Gaur, Irun zuri-zuri jaiki da. Gauetik elurrak ez du atsedenaldirik eman, eta eguerdira bitarte zuriz apaindu ditu hiriko kale guztiak.

Azken egunetako hotza eta elurra ez dira izan oztopo kirola egin eta entrenatzeko, eta horren adibide dira Hibaikako taldeen larunbateko irudi hauek.

Gauerako zein biharko elurra iragarri dute, itsas mailaraino. Tenperaturak zero azpitik ibiliko dira, eta izotza egingo du gauetan, eta baliteke egunez ere egitea. Hala, arretaz ibiltzeko deia egin dute. Aurreko asteburuan ere, denboraleak hainbat buru...