Kirolariak, zeruari begira

Gaurko eman duten eguraldi iragarpena betetzen bada, Oarsoaldeko eta Bidasoko kirol talde askoren partidak kolokan egon daitezke, batez ere futbol eta errugbi taldeenak. Elurra egiten badu zailtasunak izango dituzte jokatzeko eta bat baino gehiago atzeratu daiteke. Esperotakoa botatzen ez badu ere, eskularruak beharko dituzte gure kirolariek. Errugbian, Irungo taldeek atsedena dute eta Hendaiako Stadeko lehen taldeak bihar jokatuko du, baina gaurko Gazte Mailako eskualdeko derbia jokatzekoa da Urruñan, bertako eta Hendaiako taldeen artean, 16:00etan.

Gaurko futbol partidak (helduen mailakoak)

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzun-Osasuna (16:15)
Gizonen Hirugarren Maila
  • Pasaia-Laudio (16:30)
Emakumeen Euskal Liga
  • Mariño-Berriotxoa (15:30)
Erregional Ohorezko Maila
  • Zarautz-Hondarribia (15:30)
  • Real Union B-Aurrera (15:30)
  • Hernani-Trintxerpe (16:30)
  • Bergara-Oiartzun (16:30)
  • Touring-Mondragon (16:30)
Erregional Preferentea
  • Martutene-Mariño (17:30)
  • Behobia-Beti Ona (19:30)
  • Allerru-Urnieta (16:00)
Emakumeen Lurraldeko Liga
  • Intxaurdi-Allerru (17:30)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.