dantza

Kemen Dantza Taldearen inauterietako emanaldia, handia

Pio XIItik Eguzkitza ikastetxera eraman dute aurtengoa, eguraldiagatik. Txiki utzi dute patioa dantzariek, pertsonaiek eta ikusleek.

Mikel Esnaola lezoarra txapeldun Itsas Etxean

Larunbatean jokatu zen Hondarribian Gipuzkoar Erako Euskal Herriko VII. Txapelketa Nagusia. Esnaolaren garaipenaz gain, Ane Jaunarena hirugarren izan zen.

Maren Galvez eta Gorka Granado dantza soltean onenak

Atzo (igandea) jokatu zen Santiago plazan bikotekako dantza txapelketa. Lezoarra eta sopelaztarra, irabazle.

Itziar Mendizabal Escribano. Ballet Dantzari Ohia

"Inoiz amestu baino urrutiago iritsi naiz; esker oneko naiz"

Ekainaren 28an igo zen Itziar Mendizabal azken aldiz Royal Ballet and Operako (Londres) agertokira. Ibilbide profesionalari ginga jarri eta aurrerantzean The Royal Ballet School-eko irakasle gisa arituko da. Trantsizioa «oso naturala eta polita» izan dela aitortu du.

Euskal dantzaren eta folklorearen inguruko festa, gaurtik igandera

Hondarribia Dantzanen hemezortzigarren ekitaldia abiatuko da gaur arratsaldean. Eskualde mailan euskal dantza sustatzea, eta tokiko zein "Euskal Herri luze zabaleko" tradizio dantzatua zabaltzea du helburu.

VI. Muxiko Eguna antolatu dute iganderako

Hilaren 13an goizeko 11:15ean elkartuko dira muxikoak Damarri plazan. Lau trikitilari taldez lagunduta egun osoko dantzaldi festa egingo dute.

A Tempo; musikatik harago doan sormen espazioa

Gaur goizean aurkeztu dute A Tempo egitasmoaren zortzigarren edizioa. Hilaren 17tik 21era musikatik harago doazen hamaika jarduerez gozatzeko aukera izango dute ikasle, irakasle eta herritarrek.

Mattin Etxebeste oiartzuarra, Euskal Herriko txapeldun

Hondarribian jokatu da gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, eta Etxebestek egin du bere. Bigarren Mikel Esnaola lezoarra izan da.

Zortzi dantzari Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa Nagusian

Larunbatean jasoko du Hondarribiko Itsas Etxeak txapelketa, goizez. Partaideen artetik erdia dira Oarsoaldeko dantzariak.

Dantzan jarriko dute Hondarribia

Bihartik igandera Hondarribia Dantzan egingo dute, Kemen Dantza taldeak eta Hondarribiko Udalak antolatuta.

Aurrekontu parte hartzaileek proposamen irabazleak dituzte

Udalak prozesu orokorreko eta gazte prozesuko proposamen irabazleak argitaratu ditu. Aurten, gainera, errekorra hautsi da boto emaileen kopuruan.

Dantza, Girabiraren hirugarren saioko protagonista

Eguraldi txarrarengatik, Eguzkitza ikastetxeko jolastokian egingo dituzte tailerra eta kontzertua. Azken saioa urriaren 9an egingo dute.

Baranda ekitaldia dantza

Hilaren 30ean dantza klasikoaren emanaldia egingo dute Dunboan

12:00etan hasiko da emanaldia eta eskualdeko zenbait dantza taldek eta 300 dantzarik parte hartuko dute bertan.

Iker Karrera koreografoaren azken lana Irunen

Madrilen arrakasta izan ondoren, Irunen izango da ikusgai 'No pleasure' dantza emanaldia.

Agustin Alzaga irundarrak 'Fetopia' dantza pieza eskainiko du CBAn

Hilaren 27an izango da emanaldia, eguerdian. Dantza emanaldiak, sortzailearen arabera, "gure lehen mugimendu naturala bilatzen du".

Led Silhouette konpainia

Led Silhouette konpainiak 'Lys' dantzaldia eskainiko du igandean

Martxel Rodriguezen eta Jon Lopezen zuzendaritzapean, Laura Lliteras, Katalin Arana eta Marina Fullana interpreteak ariko dira oholtza gainean.

Dantza Hirian jaialdiaren ekitaldi berria bat izango da igandean.

Pandemiara egokitutako Dantza Hirian jaialdia egingo dute igandean

Kasino Zaharreko lorategietan finkatu dute Dantza Hirian jaialdirako hitzordua; 'Lo invisible' eta 'O tempo diz' emanaldiak ikusteko aukera izango dute interesdunek.

Bi dantza emanaldi ostegunean, Kultura KM0 programa dela eta

NODE Konpainia eta Uikan dantza taldeak igoko dira taulara. Kultura KM0 programaren baitan antolatu ditu udalak emanaldiak.

Miryam Perez dantzari eta koreografoa.

Dantza emanaldi bikoitza izango da etzi, Kasino Zaharrean

'Emakumeak' izenpeko dantzaldia taularatuko du Node konpainiak, batetik, eta 'Out' saioa eskainiko du Amaia Elizaranek, bestetik.

Hondarribiko Kultur Etxea

Musika eta dantza eskolak bihar irekiko du datorren ikasturterako izen emate epea

Laguntza, orientazioa edota zalantzak argitzeko beharra duten herritarrei arreta emateko ere bertan egongo direla gogorarazi dute musika eta dantza eskolako arduradunek.

Gehiago