Koldo Mitxelena plaza bete dute hainbat herritarrek gaur arratsaldean Eskuetan flashmoba dantzatzeko. Porrotx eta Eureka dantza taldeko Oliberren laguntzarekin grabatu dute dantza. Ekintza hori Gure Esku Dago dinamikak antolatu du, erabakitzeko eskubidearen alde, aste osoan zehar egiten ari diren ekintza sortaren barruan. http://www.youtube.com/watch?v=u-owVSoFvB4&feature=youtu.be
http://www.youtube.com/watch?v=V5-lVzMbEwY&feature=youtu.be Otsailaren 7an egingo duten Eskuetan flashmobaren entsegua egin dute Eurekako Oliverren eskutik, Merkatuzarren, Flashmob hori Gure Esku Dagok antolatutako ekimenen barruan dago.
Otsailaren 3tik 9ra izango da Gure Esku Dagok antolatutako Eskutik Eskura ekimena, Errenteria-Oreretan. Hilaren 8an, larunbatarekin, giza katea egingo dute.