Gure Esku Dago aurkeztuko dute asteburuan Antxon eta Donibanen

Igandea eguerdian egingo dute Donibanen Gure Esku Dago herri dinamikaren aurkezpena, Santiago plazan. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo duten giza katea osatzeko metroak salduko dituztela iragarri dute. Aurretik trikitilariak egongo dira, eta plaza bertan panel informatibo batzuk jarriko dituztela esan dute. Aurkezpenaren ondoren bertaratutako guztiek argazkia egingo dute. Antxon, larunbatean da aurkezpena, 12:30ean, Gure Zumardian. Antxon ere, metroak saldu eta argazkia egingo dute. Pasaiari eta Lezori  87. kilometro da dagokie -Sakanako Lakuntzan-. Metro bakoitzak 5 euro balio du, eta Pasaiatik 400 bat lagun bildu behar ditu hara jateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.