Ekainaren 8an egingo dute Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea, Gure Esku Dago dinamikak deituta. Ekimen horren bidez, erabakitze eskubidea aldarrikatuko dute ehunka euskal herritarrek. Horretarako, 50.000 euskal herritar behar dituzte, eta horien artean, 400 oiartzuar. Hala, Sortuk herritarrei parte hartzeko deialdia zabaldu die. Oiartzunek kilometro bat bete beharko du: 88. kilometroa, Uharte-Arakilen.
Izena lehenbailehen eman behar dela jakinarazi du Sortuk, eta horretarako, hiru bide daude. Ostegunero Kirilikupe azpian izaten da mahai bat 18:00etatik 20:00etara. Beste modu bat Garmendi txokolategitik pasatzea da, edota
antolatzaile088[abildua]gureeskudago.net.
Horrez gain, hilaren 23an, salmenta nazionala egingo dutela ere jakinarazi du Sortuk, eta Oiartzunen, 11:00etatik 14:00etara.