Herrietarren eskuetan dagoela erakutsi dute

Koldo Mitxelena plaza bete dute hainbat herritarrek gaur arratsaldean Eskuetan flashmoba dantzatzeko. Porrotx eta Eureka dantza taldeko Oliberren laguntzarekin grabatu dute dantza. Ekintza hori Gure Esku Dago dinamikak antolatu du, erabakitzeko eskubidearen alde, aste osoan zehar egiten ari diren ekintza sortaren barruan. http://www.youtube.com/watch?v=u-owVSoFvB4&feature=youtu.be

Koldo Mitxelena plaza bete dute hainbat herritarrek gaur arratsaldean Eskuetan flashmoba dantzatzeko. Porrotx eta Eureka dantza taldeko Oliberren laguntzarekin grabatu dute dantza. Ekintza hori Gure Esku Dago dinamikak antolatu du, erabakitzeko eskubidearen alde, aste osoan zehar egiten ari diren ekintza sortaren barruan. Aurretik hainbat entsegu eginak ziren, eta orduan ikasitakoa buruan dutela erakutsi dute, nahiz eta batzuk memoria freskatzea behar izan duten. Horregatik, Porrotx taula gainera igo aurretik, Oliberrekin entseatu dute pare bat aldiz Eskuetan abestia. Gero, Porrotxi ongi dakitela erakutsi diote. Berak ere hori aitortu die. Bihar, giza katea Biharkoa, larunbatekoa, izango da ekintza sorta horren egun handiena. 13:30etan, esaterako, giza katea egingo dute Biteri tabernatik Merkatuzarrera. Ondoren, bazkaria izango da Merkatuzarren bertan. Arratsaldean, kontzertuen txanda izango da. [box]

Asteburuko ekitaldiak

Otsailak 8, larunbata
  • 13:30: Giza katea, Biteri tabernatik Merkatuzarrera.
  • 14:00: Bazkaria, Merkatuzarren.
  • 18:00: Kontzertuak, Zumardian.
  • 22:00: Kontzertuak, Niessen aretoan.
Otsailak 9, igandea
  • 12:00: Muxikoak, Herriko Plazan.
[/box]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.