Gazta zati bat dokumentala eman zuten atzo Errenteria Hiri Kulturguneko Auditoriumean Errenteria- Oreretako Gure Esku Dago dinamikak antolatuta. Berrogeita hamar lagun inguru bildu ziren dokumentala ikustera eta hura amaituta Jon Maia dokumentalaren zuzendariarekin eta Angel Oiarbide protagonistetako bat eta Nazioen Mundua, Autodeterminazio eskubidearen aldeko Idiazabalen sortutako ekimeneko kidea.