Giza-katerako metroa eskuratzeko aukera zabaldu du Gure Esku Dagok

Ekainaren 8an giza-katea egingo da Durango eta Iruñea artean eta Oiartzungo Gure Esku Dago dinamikak metroa erosteko aukera zabaldu du. 88. kilometroaren ardura du Oiartzunek, Uharte-Arakilen (Nafarroa). Metroa erosteko hiru bide jarri dituzte. Ostegunetan Kirilikupen 18:00etatik 20:00etara jarriko duten mahaiean. Garmendia txokolategian edo helbide honetara posta elektroniko bat bidaliz. Metro bakoitzak 5 euro balio du eta horren truke giza-katerako beharrezko materiala emango diote erosleari. Martxoaren 23a baino lehen metroa erosten dutenek material hori ziurtatuta izango dutela jakinarazi dute dinamikako kideek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.