«Euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu eta idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzeko» asmoz sortutako lehiaketa honek 38 edizio beteko ditu jada.
Bordari Saria Iñaki Sanzek eskuratu du; Satarka Saria aldiz, Iñigo Legorbururentzat izan da. Aurtengo edizioan hamaika lan aurkeztu dituzte orotara.
Euskarazko txisteen sari banaketa abenduaren 14ean egingo dutela jakinarazi du udalak, eta Bordari eta Satarkarena, bestalde, abenduaren 28an.