Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketak baditu irabazleak

Bordari Saria Iñaki Sanzek eskuratu du; Satarka Saria aldiz, Iñigo Legorbururentzat izan da. Aurtengo edizioan hamaika lan aurkeztu dituzte orotara.

Aurreko edizioko irabazleak. Udal ordezkariekin batera izan dira irabazleak.

Hondarribiko Udalak Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren aurtengo irabazleen berri eman du. Maria Serrano Euskara zinegotziarekin eta Karmelo Goikoetxea idazkariarekin batera izan dira saridunak.

Bordari sariari dagokionez, Iñaki Sanz Azkuek eskuratu du lehen saria (800 euro eta oroigarri bat jaso du), Koartza zuria izeneko lanagatik. Bigarren saria Marisol Urmenetak eraman du (400 euro eta oroigarria), Abene lanagatik. Hirugarren saria Maria Perez Garroterentzat izan da, Hutsik lana saritu dute (400 euro eta oroigarria jaso ditu).

Satarka sarian aldiz, Iñigo Legorburu izan da garaile, Urtaro pandemikoen joanean lana saritu dute. Errenteriarrak ere 800 euro eta oroigarri bat jaso ditu. Bigaren izan da Gotzon Plaza, Harearen banilla usaina (400 euro eta oroigarri bat jaso du) lanagatik. Hirugarren saria berriz, Ane Garcia Lopezek eskuratu du, Badia: poliptiko bat lanagatik. Azken honek beste 400 euro jaso ditu, eta oroigarri bat.

Bordari A mailan sei lan aurkeztu dituzte orotara; Satarka A mailan aldiz, bost. Pello Otxoteko, Ainara Elizondo, Mikel Arruabarrena, Maria Serrano eta Karmelo Goikoetxeak osatu dute aurtengo edizioko epaimahaia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.