
5K Milia Solidarioa kirol ekitaldiaren hamargarren ediziorako dena prest du BATek. Aurten ere bildutako diru guztia minbiziaren kontrako ikerkuntzara bideratuko dute.

Aurrekoetan ez bezala, goizez egingo dute aurtengoa. Irailaren 2an izango da, eta oraindik izena eman daitekeela gogorarazi du BATek.

Zenbait dominekin itzuli dira bidasoarrak Durangon jokatutako Euskadiko Kluben Txapelketatik.

Munichen jokatuko den Europako txapelketari begira dago BATeko atleta. Oraingoz, txapelketa jokatzeko sailkatua dago, baina hilaren 26an iritsiko zaio berrespena. «Ongi pasatzera» joango dela adierazi du hondarribiarrak.

Adinekoak, haurrak eta aniztasun funtzionala daukaten herritarrei zuzendutako ekintza izango da.

BATek klubaren urrezko intsignia eman dio atletari bere denboraldi historikoa aitortzeko. Ekitaldian parte hartu dute senideek, lankideek, entrenatzaileek, erakundeek eta babesleek.

Korrikalariek 10 kilometro egin behar izan dituzte Hendaia, Irun eta Hondarribia lotuz. Giro paregabean aritu dira lasterketan zehar.

Munduko Atletismo Rankingean 29. tokira igo da, eta horrek Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera emango dio.

BATeko neskek presioari aurre egin, eta laugarren bukatu dute Valladoliden, 91,5 punturekin. Mutilek, berriz, ezin izan dute Ohorezko Mailara igo.

BATeko neskek Ohorezko Mailan segitzea izango dute jokoan, eta BATeko mutilek, berriz, mailaz igotzea. Bi taldeek larunbatean lehiatuko dute.

14 kirolarik ordezkatu dute Bidasoa Atletiko Taldea asteburuko lasterketan. Kros honekin hasiera eman diote Euskadiko Kros Ligari.

300 metro hesietan lortu du urrezko domina BATeko atleta irundarrak.

Heptatloian lortu du emaitza hori, eta marka pertsonala hobetzea lortu du, 4.740 punturekin.

7,70 metroko luzera jauziari esker geratu da lehenengo BATeko atleta.

Bederatzi atleta eramango ditu BATek Santanderrera, Iker Arozenak ditu aukera gehien, rankingean lehenengoa baita.

Osasunaren Aldeko Milien gaineko balantzea ere egin du Bidasoa Atletikok, eta jardunaldi horretan kirola askotariko herritarrengana zabaldu dutela esan du.

Zailtasunez betetako denboraldia izan da neskentzat, eta azken jardunaldira arte jaitsiera postuetan egon dira.

Denetik eskuratu dute BATeko kirolariek asteburuan: Euskadiko, Gipuzkoako eta klubeko errekorrak, dominak, tituluak eta minimak.
![Teresa Errandonea Tokio 2020n [Irudia: Berria]](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/08/errandonea-900x563.jpg)
Pau Blasi Bidasoa Atletiko Taldera iritsi berria da, eta klubaren denborarik onena egin du 400 metroetan. Errandonea marka pertsonala hobetzen saiatuko da.

Denboraldiko markarik onena lortu du Errandoneak 8,12 segundo. Orain, Madrilgo Meetingari eta Munduko Txapelketari begira jarri da atleta irundarra.