BATeko kirolariek asteburu bikaina izan dute
Denetik eskuratu dute BATeko kirolariek asteburuan: Euskadiko, Gipuzkoako eta klubeko errekorrak, dominak, tituluak eta minimak.
Pasa den asteburuan lau toki ezberdinetan izan dira Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak eta denek lehiaketa bikaina burutu zuten.
Estatuko Unibertsitate arteko Txapelketa
Iker Arozenak izugarrizko itzulera egin du. 10 hilabetez, lesio baten ondorioz, geldirik egon ostean, Euskadiko, Gipuzkoako eta klubeko errekorra egin baitzuen Murtzian jokatu zen Txapelketan. Errekorraz gain, urrezko domina eskuratu zuen luzera jauzian (7,77 metro).
Belen Bermejok mailu jaurtiketan brontzezko domina eskuratu zuen 55,42 metroko jaurtiketarekin.
Tirso Ocañak berriz, 200 eta 100 metroko probetan parte hartu zuen, 22,47 segundo eta 11,11 segundoan gelditu zituen kronoak.
Gipuzkoako Txapelketa
Donostian egin zen Gipuzkoako 16 urte azpiko Txapelketa eta bertan izan ziren klubeko hainbat atleta. Guztira 8 domin eta minima bat eskuratu zituzten.
Egoitz Mikelarenak zilarrezko domina eskuratu zuen (38,77 segundo) 300 metroko proban.
Jon Gajatek, eta Hugo Vazquezek ere zilarrezko domina eskuratu zuten. Gajatek 300 metro hesietan (46,58s) eta Vasquezek 600 metroetan (1:32,40).
Naia Llorentek altuera proban (1:59m) urrezko domina eskuratzeaz gain, 16 urte azpiko Estatuko Txapelketan parte hartzeko minima eskuratu zuen.
Leire Martiarenak eta Elaia Tapiak zilarrezko domina eskuratu zuten. Martiarena 100 metroko proban parte hartu zuen (12,57s) baina haizea dela, eta marka baliogabetu egin zen. Tapiak, berriz, luzera jauzian parte hartu zuen (5,28 metro).
Irati Errok eta Alaine Agueraldek brontzezko domina eskuratu zuten biak ala biak. Errok 600 metroetan (1:42,31) eta Agueraldek 300 metro hesietan (47,52s).
18 eta 20 urte azpiko Euskadiko Txapelketa
Durangon izan ziren BATeko atleta gazteak eta guztira, hamabi domina eskuratu zituzten bertan.
18 urte azpikoak
Adur Garmendiak urrezko domina eskuratu zuen 3.000 metroko frotan (9’14”52”’).
Unax Erasok bigarren postua eskuratu zuen mailu jaurtiketan (44,38 metro).
Aritz Zuazok, Luken Aizpuruak, Alex Rodrigezek, Iker Ibarguenek eta Julen Casadok brontzezko domina eskuratu zuten. Zuazok altuera jauzian (1,86m), Aizpuruak hirukoitz jauzian (11,81m), Rodrigezek 200 metroetan (24,83s), Ibarguenek 2.000 metro oztopoetan (6’7”60”’), eta Casadok 800 metroetan (2:01,39).
Ane Etxebestek eta Maren Salcedok brontzesko domina eskuratu zuten. Etxebestek 5.000 metro martxan (35:08,35) eta Salcedok hirukoitz jauzian (10,50 metro).
20 urte azpikoak
Hiart Ibargurenek lehen postuan amaitu zuen 800 metroko frogan (2:25,15).
Altuera jauzian, Nikolas Gomezek bigarren postuan amaitu zuen, Eki Vicentek aldiz, hirugarrenean. Gomezek 1,83 metro gainditu zituen, Vicentek berriz 1,80 metro.
Maider Navarrok brontzezko domina eskuratu zuen xabalina jaurtiketan (21,80 metro).
Klub eta eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa + erreleboak
Txingudi ikastolako atletak txapeldunak izan ziren Ordizian antolatu zen txapelketan. Neskak zein mutilak podiumaren gorenera igo ziren. Halaber, 4x80m ko erreleboetan.
Kluben kategorian, BAT Gorriek nesketan zein mutiletan, gutxigatik izan bazen ere, ez zuten podiumera igotzea lortu eta laugarren postu batekin konformatu behar izan ziren.
BAT Berdeek zortzigarren postuan amaitu zuten (neskak) eta bederatzigarren, berriz, mutilak.