artisautza

Uda agurtzeko, Green Valley taldearen kontzertua

UdaTXAO! musika jaialdiaren hirugarren edizioa antolatuko dute hilaren 19an, Sarjia parkean eta Urdanibia plazan; kontzertua 21:00etan hasiko da.

Arte primitiboa, larrua, ehun-gaiak, artisau elikadura eta bestelakoak aurki daitezke bertan.

[Erreportajea] Artisauen lanari balioa emateko Gabonetako azoka

Gernikako Arbolan daude Eskuz-lan Bidasoko artisauen elkarteari utzitako hamar etxolak. Lehen aldiz egiten ari dira Hondarribian artisauen Gabonetako azoka. Hilaren 22ra arte egongo dira bertan.

TZAK kolektiboko hainbat kide orain gutxi lortutako tailerrean.

[Erreportajea] Artisauen lanari balioa emateko saretzen hasi dira

Hondarribiko hainbat artisauk TZAK izenpeko kolektiboa sortu berri dute. Espazioak lortzeko gorabeherak elkartuta, artisautza ez dagoela «sozialki baloratua» uste dute. Erakusketa aretoak eta saltokiak aldarrikatu dituzte.

Asteazkenean itxiko dute Hondarribia Crafteko erakusketa

Lanak bozkatzeko aukera dago.

Asier Perez-Karkamo

Kolore Gauak artisautza azoka, bihar

San Juan plazak Kolore-Kolore artisautza elkarteak antolatutako Kolore Gauak azoka jasoko du bihar, 16:30etik 21:00etara. Hamaika artisauk eta artistak jarriko dute postua.

Kolore Kolore gaueko artisau azoka, hilaren 19an

Zabaltza plazan egingo dute gaueko azoka, bihar (hilak 19). Gainera, Flash Mob bat grabatuko dute Dance Studioko Nuria Santosekin.

Artisauak Sarjian batuko dira larunbat honetan Udaberri Festen

Artisauen postuez gain, tailerrak eta aldaxkak trukatzeko aukera egongo da. Jaialdia 11:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da.

Artisau azoka berezia egingo dute bihar San Juan plazan

23:00ak arte luzatuko du biharko azoka Kolore Kolore elkarteak, "udako arratsalde-gau bati kolorea" jarriko diote.

Tokiko artisautza sustatuz

Irungo turismo bulegoak gune berri bat du bertako artistek beren lana ezagutarazteko eta sortzen dituzten artisau produktuak erakusteko.

Hilabetean behin txokoa izango dute Eskuz-lan elkarteko artisauek

Colon pasealekuan egingo dute azoka Bidasoko hainbat artisauek, hilabeteko bigarren igandetan.

Maqui Izuzkiza artilea lantzen duen artisaua.

Maqui Izuzkiza: «Benetan gustatzen zaidana da artilearen prozesu osoa egitea»

Emakumearen Astearen barruan, Emekik antolatutako Hondarribiko emakume artisten erakusketan parte hartu zuen Maqui Izuzkizak artilea lantzearen nondik norakoak azaldu dizkio HITZAri.

Igor Obeso beiragintza argiabadago

Igor Obeso: "Dantzari lana da gurea"

Euskal Herriko beiragile bakarra da hondarribiarra. Irungo Gabiria industrialdean Argiabadago tailerrean egiten du lan duela, ehundaka urte bezala.

Asier Perez-Karkamo
Craft & Dotore

Ofizioen jokoa, merkataritza eta artisautza sustatzeko

Craft & Dotore proiektuaren bidez, hamar saltoki, hamar sortzaile eta hamar lanbide zahar harremanetan jarri ditu Bidasoa Bizirikek.

Asier Perez-Karkamo
Erdi Aroko Azoka

[Galeria] Hondarribiko Erdi Aroko Azoka

Herritarrez gain, ehunka bisitariz bete dira Hondarribiko Alde Zaharreko karrika eta plazak.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago