Kolore Gauak artisautza azoka, bihar

San Juan plazak Kolore-Kolore artisautza elkarteak antolatutako Kolore Gauak azoka jasoko du bihar, 16:30etik 21:00etara. Hamaika artisauk eta artistak jarriko dute postua.

Bihar, hilak 14, Kolore-Kolore artisautza elkarteak antolatutako Kolore Gauak artisautza azoka egingo da San Juan plazan, 16:30etik 21:00etara. Azoka hamaika posturekin zabalduko da, artisautza, kosmetika, bitxigintza, ehungintza eta dekorazioko produktuekin. Helena Handmade, Belitz, Kolore Ganbara, A todo Hilo, Decastelart, Piki’s Nature, El Alma Creativa, La Gantxeta, Mirimeba Design, N1 Vehículos a Escala eta Matrapé Macramé dira artisau eta artista parte hartzaileak.

Azokaren eta artisten gaineko informazio osoa, esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.