Eskulanen hiriburua da Errenteria-Orereta

35.enez egiten ari dira Errenteria-Oreretan Eskulangintza Azoka, Ereintza elkarteak antolatuta. Atzo zabaldu zuten, eta bihar bukatuko da. Hiru egunetan hainbat artisauk euren lana zein den azaltzen ari dira Merkatuzarren, pieza bukatuekin, baita azoka bitartean egiten ari direnekin ere. Denetik dago: egurra, beira, bitxiak, arropa edo zapatak egin dituzten artisauak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.