Aste honetatik hilaren 23ra bitarte izango dute establezimenduek egitasmora atxikitzeko aukera. Herritarrek, berriz, urtarrilaren 6ra arte jaso ahal izango dituzte.
Tokiko merkataritza sustatzeko helburua duen Euskadi Bonu Denda kanpainarekin bat egin du udalak. Herritar bakoitzak bost bonu jaso ahal izango ditu.
Duela hamar egun arte Gonzalo Carrion alkategaiak ez duela haiekin hitz egiteko "inolako interesik erakutsi" salatu du elkarteak. Bilerarik egin ez arren, haien irudia erabili dutela salatu dute.
Hondarribiko merkatarien postuez gain, haurrentzako jarduerak, Olentzeroren txokoa, ihes gela... izango dira merkatuan.
Hainbat gairen artean Porturako aurreikusitako aldaketak jorratuko ditu Mugikortasun Mahaiak; Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute bilera.
Kanpainan parte hartu nahi duten lagunek bideo bat ekoitzi beharko dute, eta lehen bost irabazleen artean, Hondarribiko establezimenduetan gastatzeko 2.000 euro banatuko ditu udalak.
Amuitz merkatarien elkarteko ordezkariekin bilera egin ondotik hartu du erabakia gobernu taldeak; gaur arratsalderako deitutako manifestazioa bertan behera utzi dute komertzianteek.
Huescako Pirinioetan hil da 46 urteko merkataria. Pico Infierno igotzen ari zela 200 metroko altueratik amildu zen errenteriarra atzo.
Butroi pasealekuan bizikletak ibiltzeko debekuaren aurka agertu dira dozenaka herritar batetik, eta neurria «jakinarazi» eta «kontsultatu gabe» hartu duela gobernu taldeak salatu dute merkatariek, bestetik.
Hondarribiko hamalau saltoki kalera aterako dira euren produktuak saltzera; abuztuaren 7an eta 8an egingo dute udako azoka, egun osoz.
Amuitz markak eta Mkarel Marmokaren lankidetzan sortutako abestia da. "Gure artean ez dauden guraso, aiton-amon, eta anai-arrebei" omenaldi bat egiteko baliatu dute abestia.
Ostiralean eguraldiak lagundu ez zuen arren, larunbatean eta igandean "mugimendu handia" nabaritu da udalaren arabera.
Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta hartu dute atzeratzeko erabakia, eta hilaren 19an, 20an eta 21ean egingo dute azkenean.
Zaldunbordako outlet-a eta Amazon bezalako erraldoiak tokian tokiko merkatarientzako arriskutsuak direla uste du Sonia Hercek, eta lanpostu prekarioak sortzen dituztela salatu du.
Aurtengo txapelketako oinarriak ezagutarazi ditu dagoeneko Hondarribiko Udalak; saltoki irabazleak 450 euroko saria jasoko du.
'Itxeki Hondarribia!' talka planak aurreikusitako diru-laguntzen berri emateko 5.000 diptiko prestatu ditu udalak.
'Prestatu zure denda berriz irekitzeko' izenburupeko webinarra eskainiko du Celestino Martinez marketinean adituak.
Oso gutxitan ikusten dira olatu erraldoiak Hondarribiko Amuitz irlan. Atzo hamar metro artekoak altxatu ziren, surflari ausartenen gozamenerako.