alardea

Barrenetik proiektuaren bederatzigarren atala ikusgai dago atzotik

Gatazkaren konponbidean urratsak egiten jarraitzeko xedearekin sortu zuten duela bost urte Barrenetik proiektua. Bederatzigarren atala "berezia" dela esan dute Guztion Alardeko kideek. Samuele italiarraren testigantza jasotzen du.

Alardearen inguruan hitz egiteko dinamikak antolatuko ditu udalak

2024ko azaroan egindako inkestaren emaitzak gizarteratu ditu udalak. Inkestatuen %45,6k berdintasuneko Alarde bakarraren alde egiten du.

alardea

Meaka konpainia sortu dute

Alarde parekidearen hamalaugarren konpainia izango da, 2025eko desfilean. Hilaren 13an agerraldia egingo du konpainiak.

Hondarribiko EAJ, Alardeaz: "Konponbide justu bat ez da inoiz inposaketaren bidez iritsiko"

Auten, "gaindituta zeuden tentsio uneak berpiztu" direla uste dute jeltzaleek. Irailaren 7ko aurreskuan bizitakoaren aurrean "tristura" azaldu dute.

alardea

Alkatearen ebazpenak markatutako desfileak

Alkatearen arabera, gaurko eguna "errespetuz" joan da eta akordiorako elkarguneak sortzen lanean segitzeko konpromisoa berretsi du. Alkatearen ebazpenaren gainekoak, administrazioan ebatziko direla argitu du. Jaizkibel konpainiak, berriz, udal gobernua "legitimatu" du eta "elkarrizketa" aldarrikatu dute konponbidea lortze aldera.

alardea

Beste garaipen baten irudiak

Irudi esanguratsu asko eman ditu Jaizkibel konpainiaren goizeko desfileak. Jarraian, une esanguratsuenen laburpena, argazki bidez.

Allende Arnaiz Garmendia
alardea

"Gora Jaizkibel!" Kale Nagusian

Inoizko harrerarik handiena izan du Jaizkibel konpainiak gaur. Harro desfilatu dute ehunka kidek, babes osoarekin.

Alaine Aranburu / Urko Etxebeste
alardea

Jaizkibel konpainiak bidea hasi du

Txalo zaparrada eta babes oihu artean hasi du Jaizkibel konpainiak bidea. Gernikako Arbolara ez dira agertu beste konpainiak.

Alaine Aranburu / Urko Etxebeste

Abotsanitzek azaldu du Alarde Fundazioko pintadek ez dutela "gatazkaren konponbidean" laguntzen

Lau udal alderdiek adierazpen bateratua egin behar zuketela uste du alderdiak. Zentzu horretan, EAJ eta PSE-EEk asmo horrekin bat egin nahi ez izatea gaitzetsi dute.

Alarde Fundazioan egindako pintadak gaitzetsi dituzte EAJ eta PSE-EEk

Pintada horiek ondarea hondatu dutela eta bizikidetzari kalte egiten diotela gaitzesteaz gain, elkartasuna adierazi diote alarde baztertzailea antolatzen duen erakundeari.

Komunikatuarekin batera, irudi hau zabaldu dute "hausnarketa" eskatuz.

Guztion Alardea: "Zertan aldatzen du Alardearen ospakizuna emakume bat soldaduz jantzita egoteak?"

Alarde Eguna izango zenaren atarian, komunikatua argitaratu du Guztion Alardea taldeak. Emakumeei ospakizunean parte hartzea zergatik debekatu beharko litzatekeen eta jarrera hau zergatik defendatzen den galdetu dute, besteak beste.

Alarde bakar eta feministaren aldeko elkarretaratzea, bihar

Su Txikian talde feministak deitu du elkarretaratzea, 19:00etan, San Juan plazan.

Alarde parekidearen 25 urteko borroka paseo batean jasoko du Parean-ek

1996ko San Martzial egunean desfilatu zuten lehen 57 emakume horiek omendu nahi dituzte. 25 urteko borrokaren abagune nagusiak gogoratuko dituzte, "herritarrek ezagutu eta inoiz ahaztu ez ditzagun".

Alardea telesaila

Arartekoa: "Elkarrizketa da irtenbidea bilatzeko modu bakarra"

Arartekoa Hondarribian, alardean izango da igandean. Elkarrizketaren bidean sakontzeko eskatu du, eta hura ere prest dago horretan laguntzeko.

Gehiago