Irungo Udalak 28. aldiz ez du antolatu alarde publikoa, eta alarde parekidearen batzordeak baloratu du "zilegitasuna eta atxikimendua" erdietsi dezaketela erakunde publikoek.
Egun historikoa bizitu da gaur Irunen, San Martzial egunean, 25 urteren ondoren, Irungo Udala osatzen duten udalbatzako alderdi guztiek harrera egin baitiote lehen aldiz alarde parekideari.
Sostengua eman eta lankidetza eskainiko diote alarde parekideari, "emakumeek, gizonen baldintza berdinetan, horrelako ekitaldi publiko, jai giroko, herrikoi eta parte hartzaile batean parte hartu dezaten".
David Nuño bozeramaileak uste du urratsak emateko garaia heldu dela jai inklusiboen aldeko apustua egiteko eta berdintasunaren alorrean aurrera egiten jarraitzeko.
Udalaren posizionamendua eskatu dute "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar moral eta politikoa" dela oroitaraziz.
San Migel konpainiak ofizialki lortu du Alarde Publikoan aritzeko baimena, eta hamahirugarren konpainia izango dira.
Konpainia berri batekin ospatuko ditu jaiak aurten Alarde Publikoak. Entseguez gain, egitaraua zabala prestatu du ekainaren 28tik 30era arte.
Santiago konpainiak hilaren 17an emango die hasiera entseguei. Programaz gain, entseguen data zein ordutegiak argitaratu dituzte.
Alarde Publikoak konpainien entseguak non eta noiz izango diren esan du. Larunbat honetan hasiko dira, eta Olaberria konpainiarena izango da lehena.
Danborradako entsegu horiek geldialdian izango dira Dunboa txikian ekainaren 3an, 10ean eta 17an, 16:30ean.
Konpainia bakoitzak hautagaitza aurkezteko modu propioa du, eta lehen kantinerak izango nor diren maiatzaren 5ean jakingo dira.
Alarderako bi hilabete eta erdi falta direnean, Auzo Elkartean elkartuko dira Santiago konpainiako kideak, 20:00etan.
Alarde Publikoko konpainiak erakutsi nahi du "hemen" daudela eta ez direla desagertu. 11:30ean hasiko dira, Antzaran plazako Boulevard tabernan.
Txilibitua, errebikoitza eta partxea jotzeko ikastaroak Leka Enea ikastetxean izango dira, 11:00etatik 13:00era. Tailer irekiak dira.
Alarde Publikoko konpainiak larunbat honetan antolatu du instrumentuak jotzeko lehen hitzordua. Leka Enea ikastetxean izango da, 11:00etatik 13:00era.